Frankfort-eko Motor Show 2017 feria aste huntan iragaten da. Renault markak etxe ekosistema batean integratzen den auto elektriko bat erakutsi du, Symbioz izenezko proiektuarekin.
Renault-eko ekipak galdetu digu gure produktu batzu ekartzea etxe hori hornitzeko. Autoarentzat hautatuak izan diren materialeri oihartzuna egin behar zuten altzariek, ala nola kobrea, egurra, marmola eta kobrea. Hortarako, Retegui-ren mahaiak eta Alki-ren kadirak selekzionatuak izan dira, beste diseinatzaile batzuen sorkuntzekin batera.