

Heldu den astean, bi bilduma berri aterako ditugu Alki-rekin Pariseko Maison&Objet feria garaian!
Heldu den astean, bi bilduma berri aterako ditugu Alki-rekin Pariseko Maison&Objet feria garaian!
Kuskoa Bi kadira Alkirentzat sortu eta bost urtera, Iratzoki&Lizasok bioplastikozko aulkiaren bertsio arindu bat sortu dute. Bertsio hontan metalezko estruktura fin batek du kuskoa atxikitzen. Horretarako, tresna berezi bat garatu behar izan da forma hori kuskoarekin ezkontzeko. Brontze eta erdoil koloreek, akaberen sorta aberastu dute aulkiari dotorezia-ukitu bat emanez.
Ez dugu aukerarik izan azken urtean stand asko diseinatzeko edo diseinu feria askotara joateko. Gertaera horiek laster berriro gertatuko direlakoan, hemen dituzu azkenaldian diseinatu ditugun standetako batzuk.
Akaba-k Balentziako Habitat ferian parte hartzeko, haien estanda diseñatzea galdetu digute. Huna hemen argazki batzu. Gure Xoko taburete altu eta apalak Gune mahai batzuen inguruan ikusten ahal ziren.
Huna hemen gure elkarrizketa bat nun esplikatzen dugun guretzat zer den diseñua, enpresekin dugun lan egiteko modua, edo gure sortzeko prozesua…
10 minututik lekora da gurea:
http://www.arrosasarea.eus/2019/02/04/kultur-kuboa-iraztoki-ta-lizaso-diseinu-topikoetaz-antxine-emakume-burugabea/
Pariseko ondoan den Saint-Ouen herrian gertatutako ebentu batentzat diseñatutako eszenografiaren irudi batzu. Alki eta OberSurfaces-en arteko kolaborazioarentzat antolatua izan zen erakusketa hori.
Marotte tailer zaharraren superfizia xoko ttiki batzuetan zatitu ginuen, bakoitzean Alki-ren azken altzari bildumak eta OberSurfaces-en materialak elgarrekin erakutsiz.
Argazkiak: Charles Seguy
Milango Salone del Mobile feriarako Alki-k mezu indartsu bat ematen lagunduko zuen stand baten diseinua eskatu zigun. Lehenengo aldiz Alkik bere stand propioa edukiko zuen feria ospetsuan eta aukera paregabea zen markaren unibertsoa plazaratzeko. Kokapena oso egokia zen, sektoreko erreferentziko markaz inguratua izango baitzen eta nolabait gure ukitu desberdina ematen saiatu gara.
LAN izeneko bulegoko aulkiaren aurkezpena izanik, lan giro goxo batean kokatu nahi genuen produktua. Gure estudio/etxolan dugun lan ingurua aproposa iruditu zitzaigun eta nolabait Milanera eramatea pentsatu genuen. Egunero ideiak sortzeko darabilgun espazio hontako hainbait objetu eraman genituen hortarako.
Heldu den astean, bi berrikuntza aterako ditugu Milaneko feria garaian. Laster informazio gehiago!
Proiektu berri batzu erakutsiko ditugu urriaren 23tik 27ra iraganen den Orgatec 2018 ferian, Kolonian. Lankidetza berri bat ere presentatzeko parada izanen da.
Alki
Hall 10 – Stand F029
LAN bulego kadira
HELDU kontenedore sistema
Estanda diseinua
Akaba
Hall 10.2 – Stand Q48
XOKO taburete kolaboratiboak
GUNE mahai kolaboratiboak
Estanda diseinua
Sokoa
Hall 8 – Stand A50 – B51
EDEN 02 bulego kadira
KLIK bilduma presentazioa
Caparràs (buru haundi Okzitaniarrez) besaulkia hotel eta lan sarrerentzat bereziki diseñatua izan da. Bata bestearen parean posizionatuak, intimitate irudipen bat sortzen dute.