Kuskoa – Alki

KUSKOA, neurri eta akabera desberdinetako mahai, kadira, ttotto, eta kadira apalen bilduma da. Bi elementuz osatuak dira jarleku hauk. Kusko arin bat, polliki tapizatua, haritzezko xibaleta baten gainean pausatua. KUSKOA sortzerako orduan bilatzen nuena garai bateko plastikozko kuskoa egurrez berinterpretatzea zen. Nonbait Robin Day-en aulki ikonikoa erreferentzitzat edukita modernitateari buelta ematea. Egurrezko kuskoak plastikozkoen presentzi bisual bera lortzen du eta antzeko propietateak lortzen ditu. Zurezko xibaleta baten gainean pausatzen da.