Katamaran – Famo

KATAMARAN zuzendaritza eremu osoko funkzio guzien altzari programa zabal bat da.Nahi den bezala antola daitezken bulego, biltzar mahain, administrazio mahain, liburutegi....Moduloz eraikitako sistema hunek, neurri ttiki bateko bulego edo berdin espazio haundi bateko egitura bat osa dezake. Zuzendari postu, buruzagi postu, harrera postu, lan eta harreman postu. Managerraren paperari buruzko gogoetak, H moduko egiturara ereman gaitu, hunek, integratzen eta besarkatzen baitu bisitaria. Hemen haundikeririk ez, barneko aldean da aberastasuna. Metala asteko, FAMO enpresaren gai nagusia barneko aldera pasa da, azpira, Burberry azpildura bezalaxe. Altzairuzko egitura, haritzez estalia da. Azpiegitura ugariz osatua da programa hau: ostatu ttiki, gain automatiko, eskuko zaku, inprimatzaile, paper kutxa...nahiaren arabera hautatuak.