Iratzoki Lizaso, Euskal Herrian sorturiko industri diseinu estudioa da. Elkarrekin zenbait urtez lan egin ostean Jean Louis Iratzoki eta Ander Lizasok 2016-an partzuergoa sortzea erabaki dute. Euren inguruan duten lan taldearekin bat, enpresa industrial haundi zein txikientzat egiten dute lan.

 

Diseinu esparru ezberdinak jorratzen dituzte: etxe edota bulegotarako altzariak, ehungintza, argiak, osagarriak, arkitektura efimeroa etab.
Honetaz gain, zenbait marken zuzendaritza artistikoaz arduratzen dira ere. Euren lanak elementu afektibo zein naturalak izan ohi ditu eta denboran irautea du xede nagusietako bat.
design-studio-iratzoki-lizaso-2

Taldea

Estudioa sortzaile talde txiki batek osatzen du. Hona hemen egungo kolaboratzaileen zerrenda.

Jean-Louis-Iratzoki

Jean Louis Iratzoki

Diseinatzaile Industriala & Bazkidea
Ander-Lizaso

Ander Lizaso

Diseinatzaile Industriala & Bazkidea
Maider-Noblia

Maider Noblia

Diseinatzaile Industriala & Barne Arkitektura
Eki-Solorzano

Eki Solorzano

Komunikazioa & Prentsa
Txomin-Iratzoki

Txomin Iratzoki

Prototipo eta Maketa Egilea
Toshio-Shimamura

Toshio Shimamura

Diseinu Aholkularia

Estudioaren kokapena

 

Estudioa zurezko etxola bat da, Azkaine herri lapurtarrean kokatzen dena. Zuhaitzez inguratua, mendi borda baten itxura haundiagoa du bulego batena baino.

Eraikuntza ttiki honen aldeetako bat erabat irekia da, argi izpiak eta naturaren lasaitasuna lan eremuan sartzen uzten duelarik. Handik metro gutxitara kokatzen da protipo eta maketak lantzeko erabiltzen duten tailerra.

Errekarteko bidea,
Soroetako Borda, Serres
64310 Azkaine, Lapurdi

N 43º 21’ 38.222’’     W 1º 37’ 57.269’’

Lanka plataforma kreatiboa

Iratzoki Lizaso eta Tolosako (Gipuzkoa) Mito komunikazio agentziaren arteko lankidetzatik sortu da Lanka. Elkarrekin burututako proiektu ezberdinek, gure harremanak formalizatzeko gogoa eman digute. Lan talde bat sortuz, enpresak beren markaren eraldaketan laguntzen ditu Lankak.

Elkarlanean enpresaren nortasuna zehazten da, markaren berezitasunean sakonduz. Gogoeta horren ondorioz mezu eta ekintza guziak koherenteagoak bilakatzen dira. Izan produktua, enpresaren identitatea, marka, argazkia, bideoa, katalogoa, web gunea edo ferietako standa. Iratzoki Lizaso-ren identitatea eta webgunea, Lanka-k egin ditu.