Urtxintxa – Alki

“Oihanetan bizi den buztan trinkoko animalia gorrail ttipia…”. Jean Louis Iratzokiren estudioa haritzez eta... urtxintxez inguratua da eta hauek, maskotatzat hartu ditu. URTXINTXA, artzainek gure mendietan eskuz egiten zituzten gisako objektu bat da. Mahaitik apaletarat askatasun osoz jauzi egiten duen presentzia laket eta goxoa.