Laga – Goiko

LAGA bildumaren elementu zentrala, bere gaineko aurpegian esmalteztatua den buztin errezko platera da. Ematen zaizkion formen arabera, lore untzia, fruitu untzia edo sakela hustekoa bilaka daiteke. Objektu hauen funtzioak ez dira arrunt determinatuak, erabilera eta apainketaren arteko erdi bidean daude Ariketa hau tornuan egiten da osoki. Gogoeta abiatu dugularik erabaki dugu lehen kolekzio huntarako oinarrizko teknika hau erabiltzea, tornua. Seguraski teknika zaharrena eltzegintzan. Modu hortan gure produkzioa, oraingoa, garaikidea lerrokatzen dugu historioan egin diren milaka lanekin.