Moludo

Uzos, Pirinoetan kokatua den enpresa ttiki baten ixtorioa da. Porrota baten ondotik, MOLUDO 2010ean talde dinamiko baten eskutan hartua da. 2011ean, buruzagi berriak markaren ekoizpenen berdefinitzearen misioa emaiten daut. « Aquitaine développement innovation »k ezarri arauak eskutan ditugu. Adar-ainizdun taldea finkatu dugu, arlo desberdinak lantzeko. IRATZOKI/ABAD diseinatzaileen elkarlana ekoizpenetan. MITO agentziarekilako lana, marka eta komunikazio estrategiari buruz. Enpresaren bermoldaketa baten lehen urratsa baizik ez da hau. Fase huntan, den bildumaren argitzea, ekoizpen osagarriak sortzea eta koloreei buruzko ikerketa eta hunen aplikazioa izan dira egin diren urratsak. Bestalde, markaren uniberstoa eta logoa sortuak izan dira, komunikazio euskarriak ere bai. Bigarren fasea 2013ko aurreikusia da, ekoizpen multso berriak sortuz terapeuta eta haurzaroko espezialisten laguntzarekin. Egiazko taldelana da, zuzendaritza artistikoak elgarren artean osatzen diren gaitasunak baliatuz, proiektuari koerentzia eta iraunkortasuna segurtatzen dion lana.