GK01 – Infor

INFOR industrilariak, Zaragozan kokatua den sukalde fabrikatzailea, ekoizpenak bereziki Espainian saltzen dituenak, merkatuko eta bere ekoizpen arteko beste sukaldeen gandik nabarmentzen eta goxotasuna ekartzen duen sukalde programa bati buruz joan nahi zuen. Ekoizpen kostu aldetik, erdiko prezio bat zainduz. BILBOko ABAD designer-arkitekto taldearekin elkarlanean ereman dugu. Altzarien programetan eta horien deklinabideetan esperientzi haundikoak dira. Bi idei nagusik dute gure ikerketa bideratu : eskuragarritasuna eta landareak. Eskuragarritasuna : ukaldari profesional bati so eginez, bi jestuen garrantziaz ohartu gira : Zintzilikatzea eta altxatzea/gordetzea. Ondorioz, oihal, kulier haundi ? berdin xorizoa zintzilikatzeko guneak eta gauzen biltzeko tokiak eskupean izaiteko moduko sukaldea irudikatu dugu. Landareak : Su-gainekoan integraturik, keramikazko untzi ttiki batzu kokatzen dira sukalgintzako landareen baratze bat osatuz. Karro baten bidez, kanporat ereman daitezke landareak, ureztatzeko.