Eneko – Famo

FAMO-rekin egindako lana, bost pa sei kolekzioetan, metalezko txapa, era desberdinetan eta testuinguru desberdinetan ezartzea izan da; Nortasun berezia eta ezagutgarria eskainiz enpresa huni.ENEKO, bulego, kutxa mugikor, armario, bilkuretako mahainez…osatua den bilduma zabala da. FAMO, enpresa portugaldar hunen gaitasun haundiena, altzairuzko txaparen lana izanez, gaia, materiala bera baloratu nahi izan dut lehen bilduma huntan bai eta gehienbat enpresa hunek duen txaparen moldatzeko gaitasuna azpimarratu. ENEKO, altzairu plegatua eta zoldatua den egituraz osatua da nun egurrezko panelak kokatzen diren. Mozte, plegatze, soldatze, enbutitze mekanika ekintza horien ondorioa da ENEKO. Berez lauak diren txapetik abiatuz, bolumen goxo eta atsegingarriak sortzen dira.