Apal – Azcue

Kolaborazio frango eremanak izan ditugu NUEVA LINEA altzari garaikidearen merkatu españarraren buru zen euskal enpresarekin, hunek marka eta salbide ezberdinak zituelarik. APAL ekin, konposizio ainitz ahalbidetzen duen altzari eraikuntza sistema baten sortzea zen erronka. KENDU, ARIN eta MANKA piezak nortasun haundiko altzariak dira, hauek Pensi, Abad eta Llusca diseinatzaileen ekoizpenekin batera aurkeztuak. APALek, euskaraz, altzariaz gain, behera eta umilaren erran nahiak ditu. Programa oso bat! APAL erabiltzailearen beharren arabera konposa daiteken sistema da. Muble ttiki batetik, paretakonposizio haundi batetara… Erabiltzaileak berak, kutxa ttiki, azpil, ate eta lumatxa batzuetatik abiatuz bere altzariak eraiki ditzazke. Elementu desberdinak mugi daitezke modulo batetik besterat.