Iratzoki Lizaso-ren lehen erakusketa urtarrilak 20tik otsailaren 03ra iragan da, Maison&Objet feriaren Off-ean parte hartuz. Sei enpresa desberdinekin sortutako hogei bat pieza han instalatu ditugu, estudioaren unibertsoa erakutsi nahian.
Parise erdi erdian kokatutako Gabriel Showroom-ean iragan da erakusketa intimista bi solairuetan banatua.
Erakusketa honen erditsuan, festa bat antolatu dugu, gure inguruko lagun eta lankide batzu gonbidatuz. Milesker Gabriel taldeari, DJ Solsoprano-ri, Amin eta festan izan ziren guztiei.