Pariseko erakusketaren prestakuntzan…

iratzoki-lizaso-gabriel-january-h

Pariseko Maison&Objet garaian hasiko den erakusketa bat prestatzen ari gira. Estudioaren lan adierazgarri batzuen selekzio bat erakutsiko dugu.

Alki, Sokoa, Retegui, Treku, Bosc, Ondarreta eta Goiko enpresekin ditugun kolaborazioak aurtezkuto ditugu.

iratzoki-lizaso-gabriel-scenography-3

Erakusketa urtarrilaren 20-tik otsailaren 3-ra iraganen da Gabriel-en erakustokian, Place le Valois – 75001 Paris helbidean. 23-ko aratsean koktel bat antolatzen dugu, hortara urbildu nahi baduzu, ongi etorria zira.

Milesker haundi bat Gabriel-eko laguneri heien espazioa prestatzeagatik.

iratzoki-lizaso-Gabriel

Sokoa-rentzat altzari berriak

klik-task-chair-sokoa-iratzoki-lizaso

Kolonia hirian Bi urte guziz gertatzen den Orgatec bulegoko altzari feria baliatuz, Sokoa-rentzat diseinatutako hiru bilduma berri presentatu ditugu urriaren 24tik 28ra.

sokoa-task-chair-klik-iratzoki-lizaso-2

Klik aulki bilduma zabala

Klik altzari bilduma zabala, aulki, taburete zein loungez osatua da. Bere eseri eta bizkar desberdinek kolore eta material konbinazio frango ahalbidetzen dituzte.

sokoa-desk-chair-alaia-iratzoki-lizaso

Alaia bulego aulki programa

Bulego aulki programa sinple ta ekonomikoa forma goxo eta sinpatikoekin. Bizkar eta beso desberdinekin konposa daiteke.

sokoa-mendi-modular-seating-system

Mendi konposizio berriak

Sistema honek duen arrakastaren ondorioz, modulo berriak sortu ditugu, landare eta separazio batzu barne.

Monocle aldizkarian argitaratua

iratzoki-lizaso-monocle-magazine

Iratzoki Lizaso iraila/urri-ko Monocle aldizkarian argitaratua izan da. Joan den udaberrian, Monocleko Jamie Waters idazlea gure estudioan izan dugu bisitan egun oso batez. Euskal Herriko diseinu kulturari buruz idatzi du artikulua. Espero dugu maitatuko duzuela.

Artikulua irakurri nahi baduzu, klik egin ezazu link huntan

Sare sozialak

Facebook eta Instagram kontuak ireki berri ditugu. Botaiezu begirada bat, bertan hitz egingo baitugu estudioko azken berriez. Instagramen zehazki gure inspirazio iturri eta unibertso bisuala erakutsiko dugu.

 

We recently opened both facebook and instagram accounts. Check them out,  we will be talking about the studio´s latest launches in facebook and more about our creative universe and inspiration in Instagram…

Diseinuari buruzko mintzaldia Donostian

iratzoki-lizaso-eide-04

Atzo, EIDE elkarteak diseinuari buruzko ekitaldira gonbidatu gintuen Donostian . Euskal Herriko diseinatzaile industrial eta grafikoak biltzen dituen elkarteak Keler espazioan antolatu zuen ekitaldia. Han, Elena Odriozola ilustratzailea eta Move Branding estudiarekin batera eman genuen hitzaldia. Eskerrik asko antolatzaileeri pasatako gauagatik.

Ekitaldiari buruz gehiago jakiteko, hemen egin ezazu klik.

Wallpaper Design Awards 2016

wallpaper-design-awards-iratzoki-lizaso-bistro

Reteguirentzat diseinatu dugun Bistro mahaiak, Wallpaper Design Awards ospetsuetan saritua izan da.

Argazkia: Matthew Donaldson