Basque Design Project

Joan den azaroan parte hartu ginuen Basque Design project-en ekimenari buruzko bideo ttikia. Guk zuzendu ginuen lan ildoa pirograbura edo zura erretzearen teknikaren inguruan kokatzen zen…

 

IMM eta Maison&Objet estandak

Iratzoki-lizaso-stand-design-alki-IMM-koln

Urte hastapenarekin, Alkik europa mailan garrantzia duten bi altzari ferietan parte hartu du. Koloniako IMM eta Pariseko Maison&Objet ebentuan hain zuzen.

Instalazioak bi arkitektura espazio desberdinen inguruan garatuak ziren. Bat etxe arketipalaren ideiarekin, bestea herriko plaza sinbolizatuz. Biek kolore eta markaren filosofia bera atxikiz.

Salon-IMM-Cologne-Stand-Iratzoki-Lizaso
Alki-Stand-Design-Maison-Objet
Designed-manufactured-basque-country
Maison-Objet-Paris-Janvier-Iratzoki-Lizaso
Table-appoint-chene-Egon-Alki
Alki-Design-Stand-maison-objet
Iratzoki-lizaso-stand-design-alki
Pays-Basque-Alki-Iratzoki-Lizaso

Euskal etnografiako objetuen berrinterpretzera…

Basque-design-project-iratzoki-lizaso

Joan den astean, ekimen interesgarri batean parte hartu dugu Irunen. Euskal etnografiako objetuen berrinterpretazioaren inguruko bost workshop izan dira. Guk zuzendu dugun lan ildoa pirograbura edo zura erretzearen teknikaren inguruan kokatzen zen…

Tailerra Basque Design Project-ek antolatua zuen. Hona hemen haien instagram kondua.

Iratzoki-lizaso-burning-design-basque
Iratzoki-lizaso-design-workshop
Basque-furniture-design-iratzoki-lizaso
Furniture-Design-Iratzoki-lizaso

Renault-rekin kolaborazioa

Symbioz-Concept-Car-House-Renault-01

Frankfort-eko Motor Show 2017 feria aste huntan iragaten da. Renault markak etxe ekosistema batean integratzen den auto elektriko bat erakutsi du, Symbioz izenezko proiektuarekin.

Renault-Symbioz-Concept-Car-House-01

Renault-eko ekipak galdetu digu gure produktu batzu ekartzea etxe hori hornitzeko. Autoarentzat hautatuak izan diren materialeri oihartzuna egin behar zuten altzariek, ala nola kobrea, egurra, marmola eta kobrea. Hortarako, Retegui-ren mahaiak eta Alki-ren kadirak selekzionatuak izan dira, beste diseinatzaile batzuen sorkuntzekin batera.

Renault-Symbioz-Concept-House-Car
House-Car-Concept-Renault-Symbioz
Concept-Car-Symbioz-Renault
Symbioz-Renault-Retegui-Alki-Furniture-Iratzoki-Lizaso
Design-Marble-Table-Retegui-Arin-Iratzoki-Lizaso
Iratzoki-Lizaso-Arin-Table-Laia-Chairs
Marble-Coffee-Table-Bistro-Iratzoki-Lizaso

Kanpo sukalde modularra

Foge-Adour-Systeme-Cuisine-Kanpo-05

Kanpoko sukalde modularra Forge Adour plantxa fabrikatzailearentzat diseinatua. Proiektu hori kolaborazio haundiago baten lehen partea da. 17 modulok, haien material eta akabera ezberdinekin, osoki konfigurablea den sistema hori komposatzen dute.

Cuisine-Exterieure-Design-Iratzoki-Lizaso-01
Cuisine-Exterieure-Design-Iratzoki-Lizaso-02
Foge-Adour-Systeme-Cuisine-Sukal-04
Foge-Adour-Systeme-Cuisine-Sukal-03
Foge-Adour-Systeme-Cuisine-Sukal-02
Foge-Adour-Systeme-Cuisine-Sukal-05
Foge-Adour-Systeme-Cuisine-Sukal-01

4L Trophy

36506942

Zorionak ta milesker haundi bat Paola Luro eta Xabina Olazagaztiri Miarritzetik Marrakech-era doan 4L Trophy abenturako argazki eder horientzat.

Milango Diseinu Asterako Berriak

Iratzoki-Lizaso-Milan-Products-01

Apirilaren 4-tik 9-ra estudioko partaideak Milanen izango gara, hiriko Diseinu Astearen barne ospatzen diren ekitaldien barnean hiru kolekzio aurkeztuko ditugularik.

Alki-Egon-Iratzoki-Lizaso-01

EGON Kolekzioa Alki-rentzat

Alki-rentzat lounge espazioetarako pentsaturiko produktu sorta erakutsiko dugu Salone del Mobile ferian. Hiru tipologia ezberdin aurkezten ditugu, mahai apal sorta, egurdun puf bilduma eta sofa sistema bat.

HALL 10, STAND E03

ILARGI Lanpara Bilduma Grok-entzat

Grok argi fabrikante kataluindarrarentzat garatutako lehen kolekzioa aurkezten dugu Euroluce ferian. Bilduma zabalago baten lehen pieza izango dira erakusgai.

HALL 13 – STAND F21 G22

Lasso-Table-Iratzoki-Lizaso-Omelette

LASSO mahaia Omelette-entzat

Metalezko estrukturadun jangelako mahaia aurkeztuko dugu, Omelette edizio etxe espainolarekin lehenengo kolaborazioa.

Fuorisalone PALAZZO LITTA  |  Corso Magenta 24, Milan

Bosc-entzat Stand Diseinua

MaisonObjet-Stand-Design-Iratzoki-Lizaso_1

Joan den urtarrileko Maison&Objet ferian Bosc-ek aurkeztutako stand-a diseinatu genuen. Eremuaren formak berezi xamarrak ziren. Egoeraz baliatu gara eta hasiera batean arkitektura planteatzeko zailtasuna zena, espazioa erakargarri egiteko erabili genuen. Landetako pinu enborrak kokatu genituen, eremuari sakonera emateko eta bidebatez jendearen arreta lortzeko, espazioa erabat irekia baitzen.

Sofa-Manufacturer-Bosc-Stand-MO17
Stand-Design-Iratzoki-Lizaso-Bosc
Bosc-Stand-Iratzoki-Lizaso
Stand-Maison-Objet-Design-Iratzoki-Lizaso

Heldu lan mahaiak

Working-Tables-Heldu-Iratzoki-Lizaso

Alki-rentzat diseinatutako Heldu lan mahaiak blog ospetsu batzuetan publikatuak izan dira. Dezeen, Designboom edo Domus-en besteak beste. Artikuluak irakurtzeko egin klik ondoko linketan.

Iratzoki-Lizaso-Designboom
iratzoki-lizaso-dezeen
iratzoki-lizaso-domus

Iratzoki Lizaso erakusketa Parisen

Iratzoki Lizaso-ren lehen erakusketa urtarrilak 20tik otsailaren 03ra iragan da, Maison&Objet feriaren Off-ean parte hartuz. Sei enpresa desberdinekin sortutako hogei bat pieza han instalatu ditugu, estudioaren unibertsoa erakutsi nahian.

Parise erdi erdian kokatutako Gabriel Showroom-ean iragan da erakusketa intimista bi solairuetan banatua.

Erakusketa honen erditsuan, festa bat antolatu dugu, gure inguruko lagun eta lankide batzu gonbidatuz. Milesker Gabriel taldeari, DJ Solsoprano-ri, Amin eta festan izan ziren guztiei.

Iratzoki-Lizaso-Design-Exhibition-11
Iratzoki-Lizaso-Design-Exhibition-17
Iratzoki-Lizaso-Design-Exhibition-18
Iratzoki-Lizaso-Design-Exhibition-15
Iratzoki-Lizaso-Design-Exhibition-12
Iratzoki-Lizaso-Design-Exhibition-13
Iratzoki-Lizaso-Design-Exhibition-02
Iratzoki-Lizaso-Design-Exhibition-08
Iratzoki-Lizaso-Design-Exhibition-04
Iratzoki-Lizaso-Design-Exhibition-06
Iratzoki-Lizaso-Design-Exhibition-03