Laia – Alki

LAIA kolekzioa mahai, alki, ttotto eta kadirek osatzen dute, egiazko barne paisaia osatuz. Kadiraren bizkarraren atzealdea artilezko feltro batez dago estalia eta aurrealdea artilezko ehunez edo larruz. Kadira erosoak dira, ikusteko eta hunkitzeko atseginak. ALKIrekin ereman gogoetan, iraunkortasuna da oinarria. Alde batetik, garapen iraunkorra kontutan hartzen dugu produktuak kontzebitzerakoan. Bestalde, iraunkortasunaren inguruan lan sakon bat eramaiten dugu modaren tranpan ez erortzeko, eta ondorioz ahal bezainbat irauteko. LAIA familia irizpide ekologikoak jarraituz egiten da, bai prozesuen zein materialen ikuspuntutik. Haritzez eraikitako egitura xinple baten gainean kontratxapatuzko kusko bat pausatzen da. Hau feltroa zein artilezko oihalak erabiliz estaltzen da, inguru osoa josiz. Lan honekin ALKI-k tapizeriaren arloan trebetasun aurrerapausu bat eman du.