LAGA bildumaren elementu zentrala, bere gaineko aurpegian esmalteztatua den buztin errezko
platera da. Ematen zaizkion formen arabera, lore untzia, fruitu untzia edo sakela hustekoa bilaka
daiteke.
Objektu hauen funtzioak ez dira arrunt determinatuak, erabilera eta apainketaren arteko erdi bidean daude
Ariketa hau tornuan egiten da osoki. Gogoeta abiatu dugularik erabaki dugu lehen kolekzio huntarako oinarrizko teknika hau erabiltzea, tornua. Seguraski teknika zaharrena eltzegintzan. Modu hortan gure produkzioa, oraingoa, garaikidea lerrokatzen dugu historioan egin diren milaka lanekin.