Koila Lounge – Alki

Koila bildumak bere azken etorria errezebitzen du: Koila Lounge besaulkia Koila jatetxe eta, oro har, mokofinentzako mahai guzietarako pentsatua da. Ostalaritza arloko profesionalekin lankidetzan landurik, jarria denari erosotasun, egon-molde eta postura ezin hobea eskaintzen dizkio, besoak besaulkiaren bi aldeetan pausatzeko aukera emanez. Haritz sendozko egitura begi bistakoa da. Zangoak egituraren kuskuan pausatzera heldu dira, esku batzuek pertsona baten bizkarra mantentzean bezala.