Heldu – Alki

2013ko udan, produktu berri baten diseinuan hasi girelarik, mahai sistema bat asmatzea ginuen helburu. Pixkanaka, gogoeta zurginek erabilitako muntatze teknikeri buruz bideratu dugu. Mahaina zango eta mahaingainaren arteko muntaketatik luzatzen da, barnean den luzagarriari bidea errestuz. Koloreen ezartzeak elementu desberdinen muntaketa argiarazten du. Zangoen haritza kuskuarena baino koloreztatuagoa da. Nahasten ahal diren lau kolore hautatuak izan dira bilduma honentzat. Kadira tapizatua ere izaten ahal da. Bilduma honentzat altzarigintzan erabilitako ahokatze teknikak erabiliak izan dira. Mahainaren oinen eta gainaldearen arteko ahokatze hori plantan emanik, naturalki ohartu zen muntaketa sistema hori beste produktu batzueri egokitzen ahal zela. Horrela sortu zen Heldu bilduma.