Emea – Alki

EMEA, ALKI-rentzat sorturiko lehen kolekzioa da, ordurarte altzarigintza tradizionalean errotuta zegoen kooperatiba. Ekoizle honen tradizio osoan erabilitako materialak erabiltzea zen xedea, egur trinkoa, normalki haritza eta tapizeria hain zuzen ere. Kolekzioa haziz joan da azken urteotan, elementu ugarik osatzen dute egun EMEA familia. Formari dagokionez, kadira arketipikoa dugu EMEA. Haritzezko piezak zehaztasun handiz mekanizatu eta muntatzen dituzte bertako langileek. Xinpletasun hori lortzeko egur trinkoaren ezaugarriak kontuan hartuz diseinatu da kadira. Urteen poderioz EMEA, enpresaren norabidea erakusten duen klasiko bilakatu da. ALKIren filosofiaren zutabetarik bat memoria kolektiboari atxikia izaitea da. Mahaiak etxeetan izan duen papera biziki garrantzitsua izan da gure sukaldeetan. Sutondoa eta mahai ingurua elementu zentralak ziren sozializatzea, elkarretaratzea.