Iratzoki-Lizaso-Lan-office-chair

Bulego kadira…
bulego kadirak gustuko
ez dituztenentzat.

Design-Office-Chair-Lan-Iratzoki-Lizaso-v2

Diseinu prozesua

Gure inguruko jendeak laneko kadirentzako estimu gero eta gutiago zuela egiaztatu genuen. Bulego kadiraren estetika kodeak, tresna ortopedikotik gehiago du laneko lagunetik baino. Gainera, posizio egokitze gehienak biziki gutitan baliatzen dira. Horri bulego kadiren baliatzaileak usu aldatzen direla gehitzen badiogu, kadirari beharrezkoak ez diren funtzioak kentzea interesgarria zela iruditu zaigu.

Design-Office-Chair-Alki-Iratzoki-Lizaso

Lan kadiraren ezaugarri funtzionalak diskretu bilakatzen dira: mekanismoa jarleku azpian desagertzen da eta aulki-besoak bizkarraldearen baitan sartzen dira. Formari, kontaktu eremuei eta ekaien hautuari dagokionez lan bereziki zaindua egin da, gailu atsegin eta lasaia sortzeko xedez. Hemen, Alkik gogokoen duen ekaia den zura kadiraren barnealdetik zein kanpoaldetik baliatzen da.

Iratzoki-Lizaso-Lan-Prototype-Chair-Design
Iratzoki-Lizaso-Lan-Prototype-Design

Lan kadiraren funtzionaltasunak morfologia guzietara egokitzeko para ematen dio. Ondorioz, jarlekuan integratua den mugimendu sinkronizatuko mekanismoa auto-erregulatzen da. Baliatzailearen arabera bizkarraldearen tentsioa egokitzen du. Bizkarraldea hiru inklinazio desberdinetan kokatu daiteke eta haren forma baliatzailearen bihurdura-mugimendu askatasun handia ahalbidetzeko pentsatua izan da.

Lan-Office-Chair-Structure-Design
Lan-Office-Chair-Designed-Alki