


Espazioaren proportzioak bitxi

Diseinu Prozesua

Eremu luze hau zati desberdinetan
banatu genuen etxe forma
arketipikodun orma batzuekin.


Orma hauetan egindako irekidurei esker,
altzariak pixkanaka begiztatu zitezkeen,
era naturalean artikulatutako espazio
ezberdinek sortutako zirkulazioan.
Honek, Alki-ren eskaintza anitza arkitektura
garbi eta ulergarrian erakusten zuen.


Espazio bakoitzari giro jakin bat emateko, eta ondorengo feriatan erabiliko den kolore paleta baliatuz, zaindutako kolore joko bat ezarri genuen; Honela, ostatuan laranja kolore bizia zuten paretek, eta doinu ilunez tindaturiko Kuskoa tabureteek. Gainera, fieltrozko lanpara trama batek giro berezi eta goxoa ematen zion tokiari.





