Milango Diseinu Asterako Berriak

Iratzoki-Lizaso-Milan-Products-01

Apirilaren 4-tik 9-ra estudioko partaideak Milanen izango gara, hiriko Diseinu Astearen barne ospatzen diren ekitaldien barnean hiru kolekzio aurkeztuko ditugularik.

Alki-Egon-Iratzoki-Lizaso-01

EGON Kolekzioa Alki-rentzat

Alki-rentzat lounge espazioetarako pentsaturiko produktu sorta erakutsiko dugu Salone del Mobile ferian. Hiru tipologia ezberdin aurkezten ditugu, mahai apal sorta, egurdun puf bilduma eta sofa sistema bat.

HALL 10, STAND E03

ILARGI Lanpara Bilduma Grok-entzat

Grok argi fabrikante kataluindarrarentzat garatutako lehen kolekzioa aurkezten dugu Euroluce ferian. Bilduma zabalago baten lehen pieza izango dira erakusgai.

HALL 13 – STAND F21 G22

Lasso-Table-Iratzoki-Lizaso-Omelette

LASSO mahaia Omelette-entzat

Metalezko estrukturadun jangelako mahaia aurkeztuko dugu, Omelette edizio etxe espainolarekin lehenengo kolaborazioa.

Fuorisalone PALAZZO LITTA  |  Corso Magenta 24, Milan